
Herri ekimenez sortutako eskaera horren aurrean Iñaki Totorikaguena alkateak argitu du aukera hori Hirigintza Batzordean aztertu eta erabaki beharko dela; dena dela, aukera hori aurretik ere aztertzen hasita zeudela gaineratu du.
Tellituko aparkalekua erabiltzeko aukera ere bermatuz, Amilburu plazara heldu baino apur bat aurrerago aztertu dute Bixente Kapanaga kalea trafikoari moztea. Beti ere asteburuetara mugatuko litzake, eta Askondoko biribilguneraino legoke itxita.
Hala ere, Totorikaguenak gogorarazi du 2-3 garaje partikular ere badaudela hor, eta Zubiaurre kaleak ere Bixente Kapanagara irteten duela. “Beraz, Zubiaurre ixtea ere eskatuko luke. Abantaila eta desabantailak aztertu behar dira, eta gai horiei ere irtenbidea topatu”. Alkateak, baina, ez du begi txarrez ikusten proposamena: “Trafikoa txikituko litzake eta oinezkoentzako gune handia sortu”.
Asfaltoarekin arazoa
Bixente Kapanagan jarritako asfaltoarekin sortutako arazoak konpondu dituzte, bestalde, asteon. “Fabrikaziotik txarto etorri den asfaltoa aldatu da 10-15 metroan”, alkateak argitu duenez.