Autoaren erabilera txikitu nahi dute joan-etorriak partekatuz

Anboto 2009ko api. 28a, 18:52

Iurretako Udalak autoaren erabilera arduratsua sustatzeko asmoa daukan ekimena abiatu du. Toki berera maiz joan-etorrian dabiltzanei (lanera, unibertsitatera…) ibilbide bera egiten duten beste iurretar batzuk ezagutzeko eta lanera elkarrekin joateko aukera eskainiko die EBren proposamenez sorturiko zerbitzu berriak.

Bitartekaritza lana www.iurreta.org gunean zabaldu duten atal berriak errazten du. Han ‘Kotxean elkarrekin joan’ atalean sartu eta norbere datuak utzi litezke joan-etorrien gaineko zehaztasunen berri emanda. Erregistratuz gero, edonor ibili daiteke datu base horretan.

Ekimenarekin herritarrei joan-etorrietarako alternatiba berria eskaini gura diete. Beste abantaila bi ere azpimarratu dituzte: kutsadura txikitu eta gune publikoen erabilera hobetuko du. “Bilbon eta Gizpuzkoako hainbat herritan probatu dute, eta emaitza onak eman ditu”, azaldu du Jose Luis Zubillaga Ezker Batuako zinegotziak: “Eskualdetik kanpora zein eskualdean bertan mugitzen direnentzako egokia izango dela itxaroten dugu”.

Oraingoz zerbitzu hau kudeatzen duen enpresaren sare nazionalean izena eman duten lagunak agertzen dira webgunean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!