Donien Atxa igota hasiko dituzte, barikuan, apirilaren 24an, Oromiñoko San Marko jaiak.
Horretarako 19:00etan elkartuko dira auzokoak, ondoren, afaria ere izango dute San Marko sagardotegian. Xabier Amuriza eta Gregorio Larrañaga “Mañukorta” bertsolariek eta Txiri-Txiri taldeak berotuko dute jai giroa. Zapatuan izango dute, baina, egun handia, San Marko eguna.
Zapatuan San Marko
Kalejirarekin hasiko dute eguna zapatuan eta 12:00etan meza nagusia hasiko da. Eguerdian bazkaltzeko batuko dira auzokoak. Arratsalderako, berriz, briska txapelketa eratu dute, eta umeentzako dantza eta sorpresak. Tortilla txapelketa izango da iluntzean, eta gau giroa Luhartzek alaituko du. Atsedenaldian txerri harrapaketa izango da, eta goizaldean txokolatea banatuko dute.
Mikel Deuna dantza taldeak eskainiko du saioa domekan, 12:00etan meza amaitzean, eta eguerdian txarri errea dastatu ahal izango da. Jaiak agurtu aurretik asto desafioa eta errifaren zozketa egingo dira.