Herrigunetik auzoetara hurreratzeko eta alderantziz, zerbitzu berria izango dute astelehenetik aurrera iurretarrek: Taxi Auzunea. Herriko taxi biekin adostutako akordioa da, eta bidaiko 1,50 ordainduko du erabiltzaileak. Udalak egingo dio aurre gainerakoari; gastuaren %80-90i. Aurrekontuan 18.000 euroko diru-atala lotu da horretarako. “Ilusio handiz” abiatutako proiektu pilotuak harrera ona izatea itxaroten dute, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, eta denboran aurrera mantentzea.
Ibilgailu pribatuaren “arrazoizko” erabilera sustatuko duela eta herritar guztiei Udaleko zein bestelako zerbitzuetara heltzea bermatuko diela uste dute. “Herriguneko bizilagunek auzoetara joateko ere erraztasun gehiago izango dituzte”, dio alkateak. Zerbitzua, astelehenetik barikura, 07:30etik 20:00etara eskainiko da; zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Honako telefonora deitu behar da: 688 618 690. Zerbitzua bermatzeko beste taxi-gidari batzuekin ere egon dira Iurretakoek, eurak zerbitzuren baten daudela joaterik ez duten kasuetarako.
Herri sakabanatua
“Oso sakabanatuta dago herria. Herrigunean batzen da biztanleriaren hiru laurden, baina dozena bat nukleo txiki ere badira, eta horrek herrigunean batzen diren zerbitzuetara hurreratzeko beharra ikusi dugu”, dio alkateak: “Gutxi balio du eta erabili liteke; baita partekatu ere”.
Artatza da urrunen dagoen auzoa, zazpi bat kilometrora; ohiko taxiak 13 bat euro balioko lituzke, Jose Migel Cerezo gidariaren berbetan, baina tarifak bateratu eta batez bestekoa egin dute. Cerezok uste du, batez ere, medikuerenera joateko erabiliko dela.