Animaliak edukitzeko udal-araudia onartu dute

Anboto 2009ko api. 14a, 10:50

Animaliak babestea eta osasun publikoa uztartu gura dituen araudia onartu du Udalak, “elkarbizitza hobetu eta bermatzeko”. Zaunk-ekin daukan itunaren baitan dago jasota bestelako zerbitzuen artean (animaliak jasotzea, errolda eta erregistroa egitea…).

Animaliak eduki eta babestea arautzen dituen ordenantzak hainbat gai batzen ditu: higiene eta osasun baldintzak bete behar ditu, eta identifikatuta eta erroldatuta egon. Ugazabak kakak jaso behar ditu, ezin du kalean utzi eta ezin dio tratu txarrik eman. Arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea ere arautzen du ordenantzak.

Orokorrean 150 euro eta 15.000 euro arteko isunak aurreikusi dituzte araudian. Arau-hauste oso larria dira dagokien baldintzak ez betetzea edo arriskutsua izan daitekeen animalia abandonatzea; kakak oinezkoentzako gune baten uzteak 600 euroko isuna ekarri dezake.

Alta eta bajak aintzat hartuta, 150 txakur dagoz erroldan; 10 arriskutsuak izan daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!