Hezkuntzagatiko diru-laguntzak bideratuko dituzte, lehenengoz

Anboto 2009ko api. 2a, 13:21

Hezkuntzagatiko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Iurretako familiek. 2008-2009 ikasturtearekin lotutako gastu orokorrak ordaintzeko laguntzak dira, eta apirilaren 20tik maiatzaren 8a bitartean egin daiteke eskaera, Udaletxean edo Ibarretxe kultur etxean.

Hezkuntzagatiko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Iurretako familiek. 2008-2009 ikasturtearekin lotutako gastu orokorrak ordaintzeko laguntzak dira, eta apirilaren 20tik maiatzaren 8a bitartean egin daiteke eskaera, Udaletxean edo Ibarretxe kultur etxean.

Derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzarekin lotutako tarteak zehaztu dituzte. 0tik 2 urte arteko eta DBHko 1. eta 4. maila arteko seme-alabako, 100 euroko laguntasuna jasotzeko aukera izango dute gurasoek; 60 euro LHko 5. eta 6. maila arteko tartean, eta 40 euro LHko 1. eta 4. maila artekoan; Haur Hezkuntzan diharduten seme edo alaba bakoitzeko, 25 euroko laguntza bideratuko dute.

Herrian edo herritik kanpora diharduten eskola-umeen hezkuntza gastu orokorrean lagundu gura du Udalak; hezkuntza publikoan zein pribatuan dagoela, ikasturte horretan Iurretan erroldatuta egotea da betebeharreko baldintza. Horrela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Denera, 460 gaztetxo izan daitezke onuradun.

28.000 euroko atala

Totorikaguenak azaldu duenez, udal aurrekontuan 28.000 euroko diru-atala dago gordeta laguntza horietarako. Laguntza unibertsala da, errenta-aitorpenarekin lotu gabekoa. “Familia batentzat, hezkuntzarekin lotutako gastua potoloa da, eta horri aurre egiten lagundu gura dugu”, argitu du alkateak. Lehenengoz bideratuko ditu halako laguntzak Udalak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!