Fundigel uda aurretik herri-gunetik kanpora gura du Udalak

Anboto 2009ko mar. 25a, 16:59

Fundigelek uda aurretik irtengo du herrigunetik: horrela aurreikusi du Iñaki Totorikaguena alkateak. Lekualdatze hori albait arinen egin dezan itxaroten dago Udala: batetik, “ezinbestekoa” delako inguru horren garapen urbanistikoarekin hasteko, eta, bestetik, galdategiak eragiten duen kutsaduragatik. “Galdategi zaharra da hori, eta ez ditu berri baten bitartekoak”, gogoratu du alkateak.

Udalak ahal duen neurrian lagunduko du 100 urtetik gora bertan diharduen Fundigel galdategiak herrigunetik irten dezan, herriko alkateak nabarmendu duenez.

Galdategia botata geratuko den orubean, merkatu libreko 81 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita. Horretarako hiru urte beharko dituzte, udal arduradunek azaldu gura izan dutenaren arabera.

Deskontaminazioa

Hala ere, enpresa eraikitzaileak lursaila behin eskura izanda Fundigel galdategiaren lantokia bota eta lur-eremu horren deskontaminazio lanekin hasi beharko du lehenengo.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!