Udal arduradunen aurrikuspenak betez gero, apirila amaitu orduko erabiltzeko gertu izango dute herriko kultur, kirol zein elkarte sozialek Goiuria kulturgunea. Zabaldu aurretik, baina, erabilera eta ordutegiak lotzeko araudia onartu beharko dute Kultura Batzordean. Horretan hasita daude, Iñaki Totorikaguena alkateak esan duenez.
Denera, 230 metro koadro inguru batzen dituen azpiegitura berria Ibarretxe kultur etxearen “osagarri” izan dadin gura du Udalak, alkatearen berbetan. Ia 300.000 euro erabili ditue Goiuria ikastola zena zaharbarritu eta altzariz janzteko.
Lanerako eta batzeko lekua
Elkarteentzako lanerako eta elkartzeko lekua izango da Udala ere erabiltzaile izango duen azpiegitura berria: “Ibarretxek baino malgutasun handiagoa izango du ordutegiariari dagokionez. Zelanbait, erabiltzaileek beraiek kudeatutako espazioa izango da. Beraz, orain kultur etxean egiten diren batzar edo tailer batzuk Goiuriara eramatea izango dugu”, argitu du Totorikaguenak. Elkarte bakoitzarekin lotutako txartel-elektronikoekin bideratuko dira sartu-irtenak.
Batzartzeko gela bi, elkarteen erabilerarako sei biltegi txiki, komun bi eta dutxak, eta, 90 metro koadro inguruko erabilera anitzetarako gune zabala —bitan zatitzeko aukera izango duena— egokituko dituzte. Eraikinaren sarrera biak mantenduko ditu isolatu eta intsonorizatutako guneak. Erregistratutako hamar bat elkartek erabiltzea aurreikusi dute.
Elkarteak sakabanatuta
Totorikaguenak gogoratu du herriko elkarteekin batzar bi egin dituztela, eta horren ekarpenak jasoz egitasmoa aurkeztu dietela: “Azpiegitura albait arinen gura dugu zabaldu. Izan ere, hainbat elkarte Udaleko hainbat lokaletan sakabanatuta dago, eta behin-behinekotasun egoera horrekin amaitu gura dugu”. Joan zen abenduan hasi ziren eraikinaren zaharbarritze lanak, eta Udalak enpresa arduradunak eskatutako hilabete eta erdiko luzapena onartu ondoren, datorren hilerako izango ei dira obrak amaituta.