Oinezkoei begirako zirkuitua sortu guran

Anboto 2009ko mar. 5a, 16:00

A-8 autobidera sartzeko biribilguneen beharrekin lotuta, komunikazio sistema orokorreko parte ez diren azpiegiturak Udalaren esku uztea eskatuko diote Foru Aldundiari.

A-8 autobidera sartzeko biribilguneen beharrekin lotuta, komunikazio sistema orokorreko parte ez diren azpiegiturak Udalaren esku uztea eskatuko diote Foru Aldundiari.

Bazeta ingurutik Mallabiena ingururaino eta Maspetik Arandiaraino Aldundiak egindako oinezkoentzako bideak, Mallabienako industrigunera sartzeko errepidea eta Maspe kalerako foru errepidea eskuratzeko eskea onartu du udalbatzarrak, aho batez.

Oinezkoentzako zirkuitu zabala egokitzea gura dute udal arduradunek. Udalarekin adostuta, Bazeta ingurutik hasita egindako oinezkoentzako bidea —A-8 autobide sarrerako biribilgune nagusiaren azpitik doana— Mallabienan abiatutako espaloiarekin lotu gura du Udalak: “Horrela, kultur etxetik abiatuta Gaztañatzaraino egin daiteke oinez, edo Arandiako zubia igarota Arriandiraino ere bai. Hori Berezin aurreikusitako astialdi gunearekin ere lotu daiteke, eta Amuruatik Orozketarekin”.

Udalak Maspetik Arandiarainoko oinezbidearekin lotu gura du hori; era berean, Santa Apoloniarainoko ibilbidea ere konpondu gura du Udalak.

Maspetik N-634ra


N-634tik irtenda Maspera doan errepide amaieran hirugarren erreia egokitu gura dute udal arduradunek, ibilgailu pisutsuek gasolindegiaren aurrean ezkerrera biratzeko eta Abadiñorako noranzkoan N-634 errepidera sartzeko, herrigunera sartu gabe. Semaforo bitartez legoke ordenatuta, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!