Guraso eta hezitzaileentzako ikastaroa antolatu du martxorako Maiztegi herri eskolak. Guraso eta seme-alaben arteko hartu-emanak eta seme-alaben arteko komunikazioa lantzea da guraso eta hezitzaileei zuzenduriko ikastaroaren helburua, eta astelehenean bertan zabalduko da izena emateko epea; Ibarretxe kultur etxean edo Maiteztegi herri eskolan.
Juan Carlos Alonso psikologoak emango ditu eskolak, martxoaren 24an, 26an, 30ean eta 31n, Ibarretxen bertan, 18:30ean.
Ordu eta erdiko saioak izango dira, honako gaiok landuz: Heziketa emozionala, Frustazioaren beharra: Ezetzaren garrantzia, Nola jokatu gure seme-alabekin familiaren aldaketen aurrean (bereizketa, heriotza…) eta Nola bideratu gatazkak.