Auzoetan eguzki-energia darabilten kale-argiak jartzen jarraituko dute

Anboto 2009ko ots. 27a, 15:06

Aurten auzoetako azpiegituren hobekuntza proiektuekin jarraituko du Udalak. Jakinarazi duenez, Luku bidean eta Gaztañatzan eguzki-energia bidezko kale-argiak jarriko dituzte. 30.000 euroko atala ireki dute horretarako.

Aurten auzoetako azpiegituren hobekuntza proiektuekin jarraituko du Udalak. Jakinarazi duenez, Luku bidean eta Gaztañatzan eguzki-energia bidezko kale-argiak jarriko dituzte. 30.000 euroko atala ireki dute horretarako.

Gaur egun San Marko, San Andres, Orozketa eta Beko-Errotan daude horrelako kale-argiak, eta errentagarriak irtetzen dutenez, beste auzuneetan ere berdin egitea erabaki dute. Horrez gainera, Uribe eta Uribeondon –Fauste inguruan– eta Iturburun baserri-bideak konponduko dituzte. Bideak leuntzeaz gainera, urak bideratzeko azpiegiturak sortuko edo hobetuko dituzte. Fauste inguruko lanek 120.000 euro inguru eramango dute, eta Iturburukoek, berriz, 70.000 bat euro.   

Iazko proiektuak eginda

Auzuneetako azpiegiturak hobetzeko lau proiektu ipini zituzten martxan iazko azaro inguruan, eta hile honetan amaitu dituzte. Guztira, 300.000 euro erabili dira.
Oromiñon eta Bakixan asfaltoa berriztatu dute, eta bideetako urak bideratu dituzte. Oromiñon zubi bi ere badaude, eta horietan altzairu herdoilgaitzeko barandak ipini dituzte.
Beko-Errotan eguzki-energia bidezko hiru kale-argi ipini eta bideetako urak bideratu dira.

Azkenik, Orozketan zerbitzu gunea egin dute: birziklatzeko kontainerrak ipini dituzte, 15 autorentzako aparkalekua egin dute –horietako bat elbarrientzako– eta eguzki-energia bidezko kale-argiak ipini dituzte. Txoko inguruan zeuden hesi arkitektonikoak ere kendu dituzte, irisgarritasun neurriak betez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!