Trafikoa arautuko duen ordenantza prest dago

Anboto 2009ko ots. 19a, 18:03

Udal jabetzako herri barruko bideen segurtasuna, erabilera eta trafikoa arautuko dituen ordenantza onartu zuten, behin behinean, joan zen asteko udalbatzarrean. Ordenantza horren helburua herri bideetako trafikoa, zirkulazinoa, segurtasuna eta erabilera arautzea da.

Espedientea jendaurrean azalduko dute 30 lan-eguneko epean, Bizkaiko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Ordenantzan zehazten dira zeintzuk diren arau-hauste larriak eta zeintzuk arinagoak. Arau-hauste bakoitzari dagozkion zigorrak ere zehaztu dituzte. Ordenantza betetzeko ardura herriko bost udaltzainek izango dute. Alegazioen epea pasatu eta behin betirako onartzen dutenean enpresa pribatu bati esleituko diote isunen gestioa. Udal ordezkarien esanetan, atzerapenik ezean, apirilerako indarrean izango da ordenantza.

Iaz arte Ertzaintzak eramaten zuen isunen gestioa, baina Jaurlaritzak udalerriei jakinarazi zien gestio hori tokian tokiko Udalen esku utziko zuela. Horregaitik egin dute ordenantza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!