Inbertsioek aurrekontuaren ia %64 hartuko dute 2009an

Anboto 2009ko ots. 5a, 15:54

Guztira, 15,2 milioi batzen dituen udal aurrekontuaren ia %64 inbertsio atalak hartuko du: 9,7 milioi euro. Horren baitan, Larrakozelain kirol azpiegitura garatzeko 900.000 euro gorde ditu Udalak, futbol- zelai inguruan (86.200 metro koadro) lurra eskuratzeko. Santa Apoloniako industriagunearen (3,5 milioi) eta Bideondo zerrategiko bizitegi-gunearen garapena (2,3 milioi) dira beste ardatz nagusi bi; kooperazio sistemaz, lanak Udalak garatuko ditu, lurren ugazabek dagokien kostuari aurre eginez.

Larrakozelai_iurreta_copia.jpgGuztira, 15,2 milioi batzen dituen udal aurrekontuaren ia %64 inbertsio atalak hartuko du: 9,7 milioi euro. Horren baitan, Larrakozelain kirol azpiegitura garatzeko 900.000 euro gorde ditu Udalak, futbol- zelai inguruan (86.200 metro koadro) lurra eskuratzeko. Santa Apoloniako industriagunearen (3,5 milioi) eta Bideondo zerrategiko bizitegi-gunearen garapena (2,3 milioi) dira beste ardatz nagusi bi; kooperazio sistemaz, lanak Udalak garatuko ditu, lurren ugazabek dagokien kostuari aurre eginez.

Bideondo zerrategia lekualdatuta, 88 etxebizitza aurreikusi dituzte hor. “Udala da lurren erdia baino gehiagoren jabe, eta dagokigun zatian 46 etxe tasatu eraiki gura ditugu”, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan. Babesekoen “eskasiari” aurre egin gura diote: “Arau subsidiarioen berrikuspenarekin ezin dugu hasi, eta ez digute aldaketa puntualik onartuko unitate batzuk garatzeko direnean”.

“Bideragarritasun eza”

PSE-EEk horren “bideragarritasun ekonomikoa” jarri du zalantzan. “Bermerik ez digute eman informazioa eskatu arren, eta Udalak bere gain hartu ezin dezakeen ia sei milioiko zorra sortu daiteke”. EAJren berbetan, hirukoiztu egin diren larrialdi laguntzei, berriz, “gutxiegi” deritze sozialistek.

Totorikaguenaren ustez, “zorrik ez eta gaitasun ekonomiko garrantzitsua” dauka Udalak etorri daitekeenari aurre egiteko; “inbertsioa egokitzeko aukera ere badaukagu”. Krisi egoeran “geratu ez eta aurrera egin behar da”. EB-Berdeek horixe berretsi eta “ausarta” izan behar dela diote. Bion aldeko botoekin onartu dute, gaur, udal aurrekontua

PP eta Fernando Borja zinegotziak, berriz, inbertsio nagusiok zatika garatzeko aukera aitatu dute, eta, Larrakozelairi ez deritze “beharrezko”.

Inbertsioen artean Berezi-ko aisialdi-gunea (300.000 euro), Abadetxea (500.000 euro), ortu-ludikoen egitasmoa, Aita San Migel plaza urbanizatzea —jolas-gunea ere bai— eta bidegorri proiektuak ere jaso dituzte. Laguntzak ere batzen dituzte udal kontuok: hezkuntzarako, gazteentzako alokairurako edo fatxada berriztatzeko, esaterako. Herrigunea, komertzioa eta enplegua bultzatzeko herrigunean kokatuko den enpresa proiekturako, eta, ‘taxi-auzunea’ zerbitzurako ere lotu dute dirua.

PP abstenitu egin da eta Borjak eta PSE-EEk kontra egin dute; ez dira jaso “funtsezko ez diren gastuak” kentzeko sozialistek aurkeztutako 12 zuzenketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!