Usurpazioa egotzi diote gazte bati

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:39

Bilboko adin txikikoen epaitegian epaituko dute, astelehenean, Iurretako gazte bat, “usurpazio delitua” egotzita. Ustez frontoi alboko etxola usurpatzea egozten diote.

Bilboko adin txikikoen epaitegian epaituko dute, astelehenean, Iurretako gazte bat,  “usurpazio delitua” egotzita. Ustez frontoi alboko etxola usurpatzea egozten diote.

2007ko udaberri inguruan okupatu zuten etxola hori Iurretako hainbat gaztek, herriko gaztetxe berria haxe izateko asmoz.  Orduan,  Gazte  Asanbladako 10 kidek deklaratu zuten Durangoko Auzitegian, “usurpazio delitua” egotzita; arrazoi beragatik adin txikikoak ere deklaratu zuen, Bilbon. Gainerako  10 bat gazteren kontrako prozedurak artxibatu egin dituzte.

Elkarretaratzea
 “Gazteon aurkako kriminalizazioa” salatu eta “elkartasunik beroena” adierazteko, astelehenean, otsailaren 2an, 11:00etan, kontzentrazioa egingo dute Iurretako Montoian. Gero Bilbora joango dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!