Berriztutako webgunea aurkeztu du Udalak

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:37

Udalaren webgunea eraberritu dute “erakargarriagoa” eta “dinamikagoa” egin guran. Webgunea herritarrengana hurreratzeko “beste bide bat” dela ikusita egin dituzte aldaketak, herriari buruzko informazioa eskuratzeko eta hainbat tramite “erosotasunez” egiteko aukera eskainiz. Asteon egin dute aurkezpena.

Herriko albiste nagusiak jasoko dituen sarrera pantaila ikusiko du erabiltzaileak www.iurreta.net helbidean sartzerako momentuan. Era berean, orrialdearen ezkerraldean eta  goialdean hainbat atal batzen dituen menu nagusia bistaratuko dute. Besteak beste, zerbitzuei, azpiegiturei eta garraioei buruzko informazioa batu dute Bizi atalean, eta, herriari buruzkoa Ezagutu atalean. Udalari buruzko informazioa eta horrekin hartu-emanean jartzeko aukerak batu dituzte, berriz, Udala eta Tramiteak sailetan.

Linkak eta agenda

Bestelako zerbitzuen artean aitatu dezagun hainbat erakundetarako linkak —Osakidetza, Durangaldeko Mankomunitatea, Bizkaibus…— ere topatuko dituela erabiltzaileak. Era berean, Udalak ez eze herriko elkarteek antolatutako ekintzak, ikastaroak… batzen dituen agenda bisitatzeko modua ere izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!