Jai giroak bustiko du egunotan Bakixa auzoa

Anboto 2009ko urt. 15a, 10:37

Sebastian Deunaren jaiei ongietorri beroa egingo diote bihar Bakixan. Donien-atxa jasotzeko hitzordua jarri dute 21:00etan, eta, ondoren, txokolate beroa dastatzeko aukera ere izango dute bertaratuko direnek.

Martitzena, urtarrilaren 20a, izango dute egun handia Bakixan. Trikiti doinuek girotuta Sebastian Deunaren eguna ospatuko dute, eta, meza nagusia ez eze kofradi bazkaria eta igel txapelketa izango dituzte.

Hala ere, asteburuak ere ekarriko du jai giroa. Tiro txapelketa 11:30ean hasiko da zapatuan, eta, 21:00etan, bakailao txapelketa. Domekan, bestalde, kalejirak abiatuko du eguna, eta, 17:00etan, briska txapelketari ekingo diote. Maiztegi herri eskolako dantza taldearen saioa hasiko da 17:30ean, eta, hori amaituta umeentzako jolasak eta txokolatea izango dira.

Hurrengo asteburuan ere izango da zer gozatu: asto probak, dantzariak, bertsolariak eta Luhartz plaza-taldea, esaterako.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!