Fernando Borjak inolako udal talderekin lotu gabeko zinegotzi lez jarraituko du Udalean, azken udalbatzarrean berretsi denez. Ez dute onartu, baina, Borjak eskatu lez Udaleko batzorde denetan botoa izatea. Udal talde sozialistatik bota aurretik kide zen batzordeetan (Ogasuna, Hirigintza eta Gizarte Ongizatea) bakarrik mantenduko du botoa, horrekin lotutako eskubide ekonomikoekin.
Gainerakoetan parte hartzeko aukera izango du, baina, ez du botorik izango. Bestalde, talde politikoentzako diru-laguntzarik ez du jasoko.
Bizkartzainari ustez sexu erasoa egiteagatik bota zuten Borja alderdi sozialistatik urrian. PP abstenitu egin da, PSE-EEk erabakia epaia eman aurretik hartu zuela arrazoituta. Talde sozialistak ontzat hartu du aurkeztutako txosten juridikoa.