Jaioberriei ongietorria emateko kanpaina abian

Anboto 2009ko urt. 8a, 14:43

Jaioberriei ez eze, bost urte arteko umetxoei zuzendutako ongietorri kanpaina jarri du martxan Udalak, On egin! lelopean. Liburutegia erabiltzeko joera sustatzea ere lortu gura duen kanpaina hori adoptatutako adin txikikoei zein etorkinen seme-alabei zabalduta dago.

Jaioberriei ez eze, bost urte arteko umetxoei zuzendutako ongietorri kanpaina jarri du martxan Udalak, On egin! lelopean. Liburutegia erabiltzeko joera sustatzea ere lortu gura duen kanpaina hori adoptatutako adin txikikoei zein etorkinen seme-alabei  zabalduta dago.

Adur-zapitxoa emango die erroldatutako jaioberri eta umetxoei; nagusitxoagoei, berriz, askaria eroateko zorrotxoa. Horrez gainera, guraso bakoitzak zorion-txartela jasoko du, Bibliotekan “neurrira” eta Iurretako elementuak erabiliz sortutako Zorionak! liburuagatik trukatu dezaten.
Herriko alkate Iñaki Totorikaguena azaldu duenez, helburuak bi dira: “Batetik, jaioberriei herrira ongietorria ematea eta, bestetik, gurasoen artean Bibliotekara joateko zaletasuna piztea, horrela umeak ere erakarriz”.

Durangaldeko Mankomunitatearen eskutik izan zen, orain dela urte batzuk, antzeko ekimen bat, eta hura berreskuratu gura izan dute azaldutakoaren arabera. Egitasmoak 12.000 euroko aurrekontua izan du, eta, denera, produktu bakoitzeko 200 ale inguru kaleratu dituzte. Jakin eragin dutenez, 2008an, 40-50 jaioberri izan ziren Iurretan, eta aurten ere kopuru berdintsuan jaiotzea itxaroten dute.

Di-da komunikazio enpresak jardun du ekimenean. Liburuaren berbak Yolanda Arrietak jarri ditu (euskaraz eta gazteleraz) eta Aitziber Alonsok irudiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!