Adolfo Abasolo omendu dute

Anboto 2008ko abe. 2a, 09:30

Adolfo Abasoloren omenaldian hainbat lagun, senitarteko eta herrikide bildu ziren zapatuan Iurretan. Goizeko ekitaldian herriko dantzariek saioa eskaini zioten omenduari. Ondoren, bazkaria antolatu zuten. 2003an Bizkaiko Auzitegiak jarritako kartzela zigorra osatzeko falta zituen sei hileak bete behar izan ditu Abasolok. Azaroaren 26an aske utzi zuten.

Adolfo Abasoloren omenaldian hainbat lagun, senitarteko eta herrikide bildu ziren zapatuan Iurretan. Goizeko ekitaldian herriko dantzariek saioa eskaini zioten Abasolori. Ondoren, bazkaria antolatu zuten.

2003an Bizkaiko Auzitegiak jarritako kartzela zigorra osatzeko falta zituen sei hileak bete behar izan ditu Abasolok. HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurka 1997ko otsailaren 15ean egindako manifestazio baten gertatutako istiluen ondorioz atxilotu zuten.  Azaroaren 26an aske utzi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!