Hasi dira Goiuria ikastola zena konpontzeko lanak

Anboto 2008ko aza. 24a, 09:36

Hasi dituzte dagoeneko Goiuria ikastola zena zaharberritzeko lanak. Zabalandi enpresari eman dio lanon ardura Udalak eta, denera, 2.850.000 euroko aurrekontua izango dute horretarako.

Hasi dituzte dagoeneko Goiuria ikastola zena zaharberritzeko lanak. Zabalandi enpresari eman dio lanon ardura Udalak eta, denera, 2.850.000 euroko aurrekontua izango dute horretarako.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, kultur azpiegitura berria erabiltzeko moduan datorren martxoan egotea aurreikusi dute.

Herriko elkarteek euren jarduera aurrera eroateko lekua izan gura du kultur azpiegitura berriak. Elkarteekin eurekin ere batzartu izan dira udal arduradunak, eta, adostutako egitasmoak batzar-gelak, lan-gelak, bulegoak, biltegiak eta aldagela zein dutxak ere jasotzen ditu.

Osotara, 25 metro koadro batzen dituzten zortzi biltegi egokituko dituzte, proiektua aurkeztean azaldu zuten moduan. Era berean, 80 metro koadroko espazio diafanoa egokituko dute, eta behar izanez gero espazioa zatitzeko tabike mugikorra ere egingo dute. Goiuria ikastolak erabilgarriak diren 230 metro koadro ditu.

Azpiegitura horretarako arduradun posturik ez dute aurreikusi. Hala ere, funtzionamendu araudi bat eta ordutegi zehaztua aztertuko dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!