Gaztetxoenei ez eze, helduei zuzenduta landu dute, “Iurretako herria, horren historia eta ondarea bere osotasunean ezagutarazi guran; era zabal eta erakargarrian eta teknologia berriak erabiliz”. Azaldu dutenez, “etorkinentzat euskara lantzeko tresna baliagarria” ere izan daiteke. Udal Liburutegiaren ekimenez eta Kultura sailak lagunduta egin dute.Eskuragarri
Iurretaren egitura sozio-ekonomikoa eta geografikoa ez eze, ondare historikoa eta kulturala batu gura izan duen CDa etxez etxe banatuko dute; baita Iurretan bizi ez diren 18 urte arteko bertako ikasleen artean eta Durangaldeko liburutegietan. Gainerako aleak salgai jarriko dira; Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, adibidez.
Anton Mari Aldekoa-Otalorak eta Kristina Mardarasek eman diete ahotsa Iurreta ezagutzeko gonbita luzatzen diguten aitita-amamei. Hobetzerik badela aitortuta, “oso pozik” agertu da Mardaras: “Gazte zein helduentzako horrelako baliabide pedagogikoa behar zen. Bazeukan Udalak zor bat. Administratiboki herri gaztea gara, eta badago herri sentimendu hori ez daukanik. Horretan lagunduko du”.