Senide eta lagunek, eta, oro har, hainbat herrikidek ongietorri beroa egin zioten, atzo, Adolfo Abasolo preso iurretarrari. 2003an Bizkaiko Auzitegiak jarritako kartzela zigorra osatzeko falta zituen sei hileak bete behar izan ditu Abasolok. HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurka 1997ko otsailaren 15ean egindako manifestazio baten gertatutako istiluen ondorioz atxilotu zuten.