‘Taxi-auzunea’ deritzon zerbitzua, auzoak eta herrigunea lotzeko

Anboto 2008ko aza. 17a, 10:23

‘Taxi-auzunea’ deritzon zerbitzua jarri gura du martxan gobernu taldeak, eta, horretarako, urte amaitu aurretik onartu gura luketen 2009ko udal aurrekontu proposamenean ere 150.000 euroko diru-atala jaso dute.

‘Taxi-auzunea’ deritzon zerbitzua jarri gura du martxan gobernu taldeak, eta, horretarako, urte amaitu aurretik onartu gura luketen 2009ko udal aurrekontu proposamenean ere 150.000 euroko diru-atala jaso dute.

Hala aurreratu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Udal kontuak aurrera ateratzeko, EB-Berdeekin akordiorako negoziazioan dihardute.

Auzoak herrigunearekin eta, oro har, bertan batzen diren udal zerbitzuekin lotzea du helburu Taxi-auzunea deritzonak. Diruz lagundutako zerbitzua litzake hori, alkateak azaldu duenez: “Erabiltzaileek gutxieneko bat ordainduko lukete, euro bat edo zerbait gehiago, eta gainerakoa Udalak”. Zerbitzu eskuragarria sortu gura dute Totorikagunaren argibideen arabera, “eta garraio jasangarria bultzatu”.

Mugitzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta legoke, printzipioz: “Baina baita 18 urtetik beherakoei, esaterako, Kultur Etxera joateko”. Herriko taxi biekin berba egin dute egitasmo pilotu hori martxan jartzeko, eta ados agertu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!