Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitera deitu dute

Anboto 2008ko aza. 13a, 11:25

Nik emakumeenganako indarkeriari ez, eta zuk? leloarekin EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) abiatutako kanpainarekin bat egin du Iurretako Udalak ere. Eta, aurten, lehenengo biderrez ekintza sorta eratu dute azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta.

Nik emakumeenganako indarkeriari ez, eta zuk? leloarekin EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) abiatutako kanpainarekin bat egin du Iurretako Udalak ere. Eta, aurten, lehenengo biderrez ekintza sorta eratu dute azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta.

Adierazpen instituzionala onartu du udalbatzarrak asteon, eta, ondoren, ekitaldiak aurkeztu dituzte.
Indarkeria egoera bizi duten emakumeentzako “informazio zuzena eta eraginkorra” helaraztea du helburu ekitaldi sortak, herritarrak sentsibilizatzea ez eze. “Denoi eragiten digun gaia da. Benetako arazoa eta denon artean konpondu behar duguna”. Ekitaldietan parte hartzera deitu du udalbatzarrak.

Asteon hasi dituzte ekitaldiak Tratu onen alde aurpegia ematen dugu, eta zuk? lelopean argazkia ateratzera dei eginez. Emakumeen kontrako biolentzia eta sexu-erasoen aurrean zer egin daitekeen azalduz informazioa banatuko dute etxez etxe.  

Datozen ekitaldiak

*Azaroaren 19an, 19:00etan, Menpeko familien zaintza. Lan ikustezina? berbaldia

*Azaroaren 20an, 19:00etan, Emakumearen kontrako indarkeriaren aurrean jarraitu beharreko
                                              irizpide eta baliabideak
berbaldia

*Azaroaren 24an, 20:00etan, Encantadas (Oihulari Klown) antzezlana

*Azaroaren 25ean, 18:15ean, kontzentrazio isila, kultur etxearen aurrean.
               Ondoren, 19:30ean, bideo-foruma: El domingo si Dios quiere                                        

 *Abenduaren 3an, 19:00etan, Gizonak indarkeriaren aurrean berbaldia

Jarduera guztiak Ibarretxe kultur etxean izango dira


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!