Langile eta langabetuentzako lau ikastaro antolatu ditu Iurretako Goi Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuak, Hobetuzen laguntzarekin.
Planoen interpretazioa ikastaroa hasiko da azaroaren 11n (50 ordukoa) eta Kalitate eta etengabeko hobekuntza (20 ordukoa), berriz, azaroaren 17an.
Horrezaz gainera, azaroaren 18an, ETE-en administrazio eta kudeaketa (60 ordukoa) ikastaroa hasiko da, eta abenduaren 1ean, azkenik, Fabrikazio prozedurak izenekoa. Aitatu dugun moduan, Hobetuzen laguntza duten ikastaroak dira antolatutakoak —%100 dagoz diruz lagunduta— eta dagoeneko eman daiteke izena (94 466 88 00).