Kofradiak gogoan hartuz, lurralde antolaketa hizpide

Anboto 2008ko urr. 21a, 12:02

Duragaldea: sorrera eta antolaketa politikoa berbaldi horrexekin hasiko du, bihar, urriaren 22an, Gerediaga elkarteak Udazkeneko hitzaldi zikloa.

Duragaldea: sorrera eta antolaketa politikoa berbaldi horrexekin hasiko du, bihar, urriaren 22an, Gerediaga elkarteak Udazkeneko hitzaldi zikloa.

Jon Irazabalek kofradia eta elizateetatik batzar nagusietara, administrazio erakundeen historia eta funtzioak izango ditu hizpide. Aitatu dezagun gogorarazi duten legez, Durangoko Merinaldeak 1876ra arte mantendu zituela Gerediagako eta Astolako batzarretan irudikatutako instituzio propioak.

Aurten 150 urte bete dira Iurretako kofradiak berrantolatu zirenetik, eta, hori aintzat hartuta, lurraldearen antolaketa eta sortutako hartu-emanak hartu ditu ardatz, oraingo honetan Gerediagak zikloa antolatzerako orduan. Ibarretxe kultur etxean izango dira guztiak, 19:00etan.

Formas de poblamiento en la Vizcaya medieval hartuko du hizpide Jose Ignacio Salazarrek, urriaren 29an. Auzoak, kofradiak eta antzerako erakundeak izan ziren inguruko lurraren lehenengo antolaketa sozial eta  politikoak, eta orduan sortutako elizateak dira egungo auzo eta herriak. Erdi Aroko prozesua hartuko du berak hizpide.

Azkeni, kofradi eta auzoetako gizarte horren inguruan sortutako ohiturak eta loturak, esaterako, auzolana eta elkar laguntza izango ditu hizpide Gurutzi Arregik, Cofradias y vecindad en la sociedad tradicional vasca hitzaldian. Azaroaren 5ean izango da hori.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!