Euskal Elikadura eta Artisautza Azokak hamar urte beteko ditu

Anboto 2008ko urr. 2a, 16:10

Domekan Andaparapen –11:00etatik 15:00etara– egingo duten azokak hamarkada beteko du. Baserri mundua bultzatzeko helburuarekin sortu zuten 1999an. Urtero legez, azokak lau atal izango ditu.

Domekan Andaparapen –11:00etatik 15:00etara– egingo duten azokak hamarkada beteko du. Baserri mundua bultzatzeko helburuarekin sortu zuten 1999an. Urtero legez, azokak lau atal izango ditu.

Produktuen salmentaz gainera, hainbat artisautza-produktu zelan lantzen dituztenak aurrez aurre ikusteko aukera eskainiko dute. Umeentzako tailerrak ere badaude: besteak beste, gaztaren eta zeramikaren inguruko tailerrak.

Azkenik, Eusko Labelek emandako txahala erreko du Karlos Ibarrondok bezperan, gauez, eta egunean bertan 1,5 eurotan salduko dute mokadua. 1.200 bat pintxo egitea itxaroten dute. Horrez gainera, iaz egindako 20 kiloko gazta banatu eta berri bat egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!