Garbitasun zerbitzua indartuko dute

Anboto 2008ko urr. 2a, 10:28

Garbitasun zerbitzua indartzeko bidean 23.000 euro gehiago bideratuko ditu Udalak. Herriguneko garbitasuna eta industriaguneetakoa indartuko dute, batez ere, Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez: “Mallabiena eta Arriandi industriaguneak eta Tellitu eta Ibarretxe kultur etxe alboko aparkaleku berriak, esaterako. Horietan eta herrigunean garbitasuna hobetzeko zerbitzua indartu gura dugu”.

Kartelak jartzeko bost panel ere jarri dituzte; besteak beste, Askondo, Amilburu eta Goiuria ikastolaren inguruan. Erabilera ikusi eta gero, gehiago ipintzea aztertuko dute.

Orain arte langile batek jardun du lanaldi osoan, eta bigarren batek astean egun bitan. Kalea garbitzeko makinekin eta astean behin galtzadak urarekin garbituz osatu dute zerbitzua. Aurrerantzean lagun bik jardungo dute lanaldi osoan. “Astean birritan batek industriaguneetan jardungo du, eta hilean behin kalea garbitzeko makina bereziarekin ere garbituko dira”, dio alkateak. Herrigunean astean sei egunez jardungo du langile batek garbitzen, eta lau egunez bigarrenak ere bai, zerbitzua biderkatuz.

Zerbitzua ibilgailu arin batekin hornituko dute, “paneletatik kanpora jarritako kartelak kentzeko”. Astean behin kaleak urarekin garbitzen jarraituko dute. “Premiazko neurria” izan da. 2009an zerbitzuaren prozedura osoa hasi eta hobekuntzak jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!