Lankidetza egitasmoak lagundu guran

Anboto 2008ko ira. 23a, 10:43

Garapenerako lankidetza egitasmoei ematen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko azken egunak dira honek.

Garapenerako lankidetza egitasmoei ematen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko azken egunak dira honek.

Irailaren 30a arte egin dezakete eskaria Garapenerako GKEek, garapenerako lankidetzaren alde diharduten nortasun juridikodun irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, eta, Iurretako edozein elkartearekin hartu-emana duten hirugarren munduko elkarteek.

Garapena eta lankidetza


Garapenerako bidean dauden herrietako garapen egitasmoek jaso dezakete laguntza, eta, giza- eta ekonomia-garapen orekatua edo osasun, hezkuntza, ongizate, kultura, giza eskubideen promozioa eta demokraziaren garapena laguntzen dutenek.

Herritar guztientzako izango dira (arraza, sexu, erlijio… bereizkeri gabe) eta parte-hartze demokratikoa bultzatzea ere hartuko dute kontuan, ingurugiroa eta idiosinkrasia errespetatzea ez eze. Garapena, arrazakeria, xenofobia eta giza eskubideen arloko arazoak eta oinarriak lantzen dituzten egitasmoek ere jaso dezakete laguntza. Udalak 14.500 euro gorde ditu halako egitasmoak laguntzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!