Deskontaminatu egin behar da Fundigelek utzitako orubea

Anboto 2008ko ira. 16a, 16:15

Gaur egun Fundigel galdategiak hartzen duen orubea urtebete inguru barru izango du eskura bertan etxebizitzak eraikiko dituen enpresak. Behin eskura izanda, lantokia bota eta lur-eremu hori deskontaminatu beharko dute lehenengo.

Gaur egun Fundigel galdategiak hartzen duen orubea urtebete inguru barru izango du eskura bertan etxebizitzak eraikiko dituen enpresak. Behin eskura izanda, lantokia bota eta lur-eremu hori deskontaminatu beharko dute lehenengo.

Izan ere, 100 urte baino gehiagoan galdaketan jardun dute hor, udalbatzarrak Fundigel lekualdatu ondoren geratuko den orubea garatzeko zehaztasunezko estudioa  behin betik onartu ondoren Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez. Aurkeztutako alegazio bakarra onartu egin dute; ikerketan zehaztutakoa baino lursail handiagoa dela berea jakin eragin du lurjabe batek.

Lursail horretan, merkatu libreko 81 etxebizitza eraikitzea aurreikusi dute; hemendik hiru urtera hasteko moduan izango ei dira. Behin betiko onarpena eginda, orain, etxebizitza horrek eraikitzeko hirigintza erremintak garatzen jarraituko du Udalak. Horrekin batera, Fundigelen lekualdatze prozesuak jarraitzen du.

Babesekoak Paduretan


Denbora gehiago beharko dute, alboan, Paduretan, eraiki gura dituzten etxebizitzak egiteko. Denera, 300 bat etxebizitza aurreikusi dituzte, eta horietatik 61 izango dira babesekoak. Herriko alkateak gogoratu du tasatutako etxebizitzak be eraikiko direla Paduretan.
Udalak badauka Paduretako birzatitzeko egitasmoa, baina,  udalbatzarraren behin betiko onarpena behar du oraindino. Era berean, etxebizitza tasatuetarako araudia ere egiteko dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!