Urteko kontuak garbituko dituzte herriko sei kofradiek

Anboto 2008ko ira. 11a, 15:43

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, jai giroan garbituko dituzte aurten ere urteko kontuak Iurretako sei kofradiek. Iraileko bigarren domekan izaten dute ordua jarrita Laixiar zelaian, eta horri eutsiz batuko dira oraingoan ere, XXXV. Kofradien Egunean.

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, jai giroan  garbituko dituzte aurten ere urteko kontuak Iurretako sei kofradiek. Iraileko bigarren domekan izaten dute ordua jarrita Laixiar zelaian, eta horri eutsiz batuko dira oraingoan ere, XXXV. Kofradien Egunean.

Iurretako Kofradien Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu, aurten ere, domekarako.  Meza izango da 12:00etan, Laixiar zelaian bertan, eta, jarraian, Kofradien Batzar Orokorra hasiko dute. Urteko  kontuen berri emango dute bertan herriko sei kofradiek: San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña eta Iurreta. Bazkaltzeko elkartuko dira Laixiarrera hurreratuko diren guztiak gero; hala ere, aurretik, Mikel Deuna dantza taldekoek eskainiko dute saioa eta, ondoren, bertsolariek ere jardungo dute.

Belartzan egokitutako mahaietan  egingo dute bazkaltzea bertaratuko diren iurretar  eta bisitariek. Jatekoa norberak eroan beharko du, baina, ohi duten legez, salda eta kafea ez eze edana ere kofradiek eskainiko dute. Bazkalosterako, berriz, iluntzera bitartean luzatuko duten erromeria antolatu du Iurretako Kofradien Batzordeak. Horrezaz gainera, etxeko gazteenei begira eurentzako jolasak ere izango dira domeka arratsaldean.

Kontuen barri emateko


Jai giroan ospatu ohi dute Kofradien Eguna Iurretan, makina bat lagun batuz; 500 lagun elkartu ohi dira Laixiarren egunpasa egiteko asmoz. Herriko sei kofradiek komunean mantentze-lanetarako dituzten kontuen barri eman ohi dute Laixiarren iraileko bigarren domekan: pistak mantentzeko, basoak garbitzeko…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!