Bakixako bidea konpontzeko lanen ardura

Anboto 2008ko ira. 11a, 15:41

Bakixan, ermitatik sei-zazpi baserrik osatutako auzunerainoko bide zatia konponduko du Udalak. Denera, 410 metro inguru hartzen dituen landabidea konpontzeko 108.000 euroko aurrekontua zehaztu du Udalak, eta lanen ardura Lasuen enpresari eman dio. Halaxe azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Lanak urrian bertan hastea aurreikusi dute. Amaitzeko, berriz, hiru hileko epea zehaztu dute baldintza-orrian. Landabidea asfaltatuko egingo dute eta arekak konpondu, besteak beste.
Oromiño auzoan, berriz, 310 metro inguruko bide-zatia konpondu gura du Udalak; oraindino ez dituzte lan horreek eman.

Eguzki farolak

Oromiñoko San Markon jarritakoak lako zortzi eguzki-farola jartzea ere aurreikusi dute, seinale bertikalak jarri eta zubiaren  baranda aldatzea ez eze (118.000 euro). Zornotzakoa da bide horren zati bat eta udal biek ituna zehaztea adostu dutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!