Egan ez da izango aurten Iurretan, bestalde, eta mozorro egunean, berriz, Iurreta Far West bihurtuko dute. Montoitik jaurtitako txapligoekin emango diete herritarrek berezko ongietorria jaiei, San Migel bezperan.

Irailaren 28an hasiko dituzte jaiak. Hala ere, aurretik Pirritx eta Porrotx pailazoek, San Migel Jaietako VI. Txapelketak eta XXI. Ahari Iurreta zikloturista martxak berotuko dute jai giroa.
Udalak antolatutako ekitaldiak ere jaso dira aurten, Jai Batzordearekin bateratuta; mariatxiak, dantza folkloriko jaialdia, jubilatuen bazkaria eta umeentzako erromeria, tartean. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, “parte-hartze zuzenagoa” eduki gura izan Udalak eta “herri-gunea jai-gune lez bultzatu”.
Jaietako kartelekin erakusketa eratu gura dute
Sanmigel jaiak iragarri izan dituzten kartelak batu gura ditu Aitte San Migel jai batzordeak, gero erakusketa antolatzeko. Horretarako deialdi zabala egin die azken urteotan Iurretako jaietarako kartela landu izan dutenei, ekimen horretan parte hartzeko. Jakin eragin dutenez, lanak Ibarretxe kultur etxean utzi daitezke iraileko lehenengo hamabostaldian zehar. Aitatu dugun moduan, erakusketa egingo dute aurtengo Sanmigeletan batutako kartel guztiekin.