Merkantzia Garraiorako zentroa dela-eta arduratuta dago Bakixako kofradia

Anboto 2008ko abu. 28a, 13:21

Bakixako kofradiak zein Udalak “ardura handia” agertu dute Bakixa eta Fauste auzoetan eragingo duen Jaurlaritzak sustatutako Merkantzia Garraiorako Zentroaren kokapena dela-eta. Kofradiak dioenez, auzoa “hankaz gora” jarriko du eta “dauden 43 bat baserrietatik seitan ez beste guztietan eragin zuzena izango du, kalte handia”. Oro har, horrek herri osoan izango duela eragina nabarmendu dute.

Bakixako kofradiak zein Udalak “ardura handia” agertu dute Bakixa eta Fauste auzoetan eragingo duen Jaurlaritzak sustatutako Merkantzia Garraiorako Zentroaren kokapena dela-eta. Kofradiak dioenez, auzoa “hankaz gora” jarriko du eta “dauden 43 bat baserrietatik seitan ez beste guztietan eragin zuzena izango du, kalte handia”. Oro har, horrek herri osoan izango duela eragina nabarmendu dute.

Bakixako kofradiak egitasmoaren kontrako jarrera agertu du: “Zer datorkigun ere ez dakigu. Auzoa pikutara doalako arduratuta gaude eta berandu izan baino lehenago zer egin genezaken jakin gura dugu”. Udalera jo dute informazio bila, eta Jaurlaritzan ere eskatu dute hitzordua.

Bakixa.jpgEuren etxe eta lurrekin gertatuko denagatik “arduratuta” dagoz eta informazioa eskatuz 200 bat sinadura batu zituzten uztailean: “Hala ere, gure lurrak direlako bakarrik ez gaude arduratuta. Bizi-baldintzetan izango du eragina eta baita herriarengan ere. Durangon ere eragingo du”. Iñaki Totorikaguena alkatearekin batu direla diote eta Udalaz gaineko gaia dela azaldu ei die. Irailean dira berriro batzartzekoak.

Udalak 125 hektarea hartuko dituen egitasmo horren kontrako jarrera agertu izan du. EAEko Garraioaren Sare Intermodal eta Logistikoaren Lurraldearen Aroko Planak ingurumenean izan dezakeen eraginaren ebaluazio bateratua martxoan onartu zuten, zentroaren kokapenari “desegokia” iritzita hainbat alegazio aurkeztuz.

Udala ere kontra

“Ondare arkitektonikoaren eta herriaren kultur eta oinarri historiakoaren galera” arrazoitu zuen Udalak, “paisaian izango duen berreskuratu ezineko eragina” ez eze. Zirkulazio bide nagusien “erabateko kolapsoa” eragingo lukeela uste dute eta zaratari, hautsari eta bide-arriskuari dagokionez kutsadura handituko litzatekeela, “konpondu ezineko balio handiko nekazaritza lurren galera” ez eze.

Eskualdez gaindiko azpiegituren handitzea litzatekeela diote, eta Iurreta eta Zornotza arteko mugan dagoen EAEko Korridore Ekologikoen Sarean eragingo duela. Garraio eta Herri Lan Publikoen Sailak zama aldaketarako gunea aurreikusi du A8 autobidearen alboan, Gernikarako bidea hartuz (Oromiñora doana). Zornotzarekin muga egiten duen punturaino zabalduko litzake.
Totorikaguenak nabarmendu duenez, “prozedura luze” baten hasiera da, eta Udala ere egitasmoaren kontra dago: “Udalak eta Bakixako kofradiak, biok, eskutik doazen ardura eta interes berdinak ditugu”.
 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!