Hasi dituzte obrak Bixente Kapanagan

Anboto 2008ko abu. 28a, 12:56

Asteon bertan hasi dituzte Bixente Kapanaga kaleko hirigintza lanak. Probisa enpresari eman dio Udalak lanon ardura, eta 1,4 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko dute. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, bost hilabeteko epea izango du enpresak lanak amaitzeko. Beraz, urtarrilerako aurreikusi dute prest egotea herria gurutzatzen duen kaleko hirigintza lanok.

Asteon bertan hasi dituzte Bixente Kapanaga kaleko hirigintza lanak.  Probisa enpresari eman dio Udalak lanon ardura, eta 1,4 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko dute. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, bost hilabeteko epea izango du enpresak lanak amaitzeko. Beraz, urtarrilerako aurreikusi dute prest egotea  herria gurutzatzen duen kaleko hirigintza lanok.

bixentekapangaobratan.jpgKalearen zaharbarritze-lanok hasita trafikoa bideratzeko neurriak hartu ditu Udalak, lanak daramatzan enpresako arduradunekin batera. Horrela, lanak iraun bitartean herri-gunetik Aita San Migel plazara doan errepidea —N-634 errepide nagusiaren azpitik doana— noranzko bikoa bihurtu dute. Bidebarrietatik ere sartu daiteke bertara. Hala ere, Udaletxetik herri-gunerako noranzkoan Bixente Kapanagan dauden garajeetara eta Tellitu aparkalekuraino baino ezingo da sartu. Era berean, trafikoarentzat itxita daude Uralde eta Zubiaurre kaleak.

Oinezkoentzat leku gehiago

Oinezkoentzat lekua irabaziko du kaleak lanak amaitzean. Izan ere, orain arteko 30 bat aparkalekuak desagertuko dira, Askondon hasita ia kale osoan lau metroko espaloiak jartzeko. Zubiaurren lez lurpeko zaborrontziak jarriko dituzte Amilburu eta Dantzarin; zabor organikorako hiru, eta, paper eta kartoientzat, beirarentzat eta ontzientzat bana.

Udalaz gaineko zerbitzuak — argia, gasa, telefonia…— eta ur-hornidurarako hodi guztiak berriztatuko dituzte saneamendu sarea barne, eta hiri-altzariak ere berriztatuko dituzte —paperontziak, jarlekuak, argiteria…—, arbolak ipintzeaz gainera. Galtzada eta espaloia maila berean jarriko dituzte eta, legedia betez, ikusmen urritukoentzako egokitutako bost zebra-bide. Askondon informazioa emateko Led pantaila jartzea ere jaso dute egitasmoan.

Lanok bete-betean harrapatuko dituzte Sanmigelak. Hala ere Udala lanak hasi beharrean aurkitu da, urte amaieran zati handiena egin eta erakundeetako diru-laguntzak lortzeko.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!