A-8a erabiltzen dutenei beherapenak

Anboto 2008ko uzt. 17a, 16:01

Udalbatzarrak aho batez onartu du Durangaldeko A-8 autobidearen erabiltzaileei beherapenak aplikatzeko eskaera egitea Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lan eta Garraio Sailari.

Udalbatzarrak aho batez onartu du Durangaldeko A-8 autobidearen erabiltzaileei beherapenak aplikatzeko eskaera egitea Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lan eta Garraio Sailari.

PSE-EEk Gobernazio Batzordean aurkeztutako mozioa eta EAJk aurkeztutako idatzi alternatiboa bateratzen dituena da udalbatzarrak onartutakoa. Durangaldeko erabiltzaileak Bizkaiko gainerakoekin konparatuta jasaten duten “bidegabekeriaren” aurrean egin dute eskaera.

Gipuzkoan egiten den lez, erabileraren araberako beherapenak planteatu izan dituzte sozialistek; EAJk, berriz, beherapenak aplikatzeko aukerak aztertzea. Azkenean idatzi biak bateratu dituzte, “baldintzarik jarri gabe laguntzak bideratzea aztertzea” eskatuko du Udalak, zinegotzi sozialistek azaldu duten moduan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!