PSE-EEk Udala “geldirik” dagoela kritikatu du

Anboto 2008ko uzt. 17a, 15:55

Aurreko legealditik datozen erabakiak kenduta, bestelako erabaki “garrantzitsurik” ez dela hartu arrazoituz, Udalaren jarduera “geldituta” dagoela salatu du PSE-EEk: “Herrigunean lokal bat erostea eta Bixente Kapanagako lanak dira egindako bakarra. Kulturan egin dira gauzak, baina, erabaki garrantzitsuei dagokionez ezer ere ez”.

Aurreko legealditik datozen erabakiak kenduta, bestelako erabaki “garrantzitsurik” ez dela hartu arrazoituz, Udalaren jarduera “geldituta” dagoela salatu du PSE-EEk: “Herrigunean lokal bat erostea eta Bixente Kapanagako lanak dira egindako bakarra. Kulturan egin dira gauzak, baina, erabaki garrantzitsuei dagokionez ezer ere ez”.


Denbora daramaten gai batzuk badirela eta baliabideak direnak direla aitortu dute sozialistek, baina, “behar den legez informatuta ez” daudela diote. “Beti daude lehentasunak, baina, gai batzuk mugitu” egin behar dira.

Erralde hiltegiaren gainean eskatutako informaziorik ez dutela diote sozialistek, eta trafikoa erregulatzeko —hori egiteko ia milioi bi erabili ei ziren— araudia batzordean onartu arren udalbatzarretik ez dela pasatu. Beharrezkoa den ordenantza fiskala ere ez dela onartu ere badiote. Abadetxearen berririk ez edukitzea eta babeseko etxeak egiteko aurrekontuko 700.000 euroak gogoratuz batere gestiorik ez dela egin kritikatu dute.

Lan asko eginda edo hasita


Gobernu Taldeak azaldu du hiltegiari dagokionez informazioa jaso zain daudela, eta Abadetxearen haritik Udaleko teknikoen balorazioa mantentzen dutela eta Gotzaintza hartu-emanetan jartzeko zain daudela. Kultura eta Gizarte Ekintzan hainbat gauza egin direla nabarmendu dute, eta hirigintza “prozesu luzea” eskatzen duten gaiak batzen dituen arlo “garrantzitsua” dela. “Izan daiteke gauza gehiago egitea, baina, aurreikusitako hainbat lan hasita daude edo eginda. Lan asko eskatzen du, ez da erreza; ahalegin guztia egingo dugu aurrekontuaren %50 exekutatzeko”, dio EAJk.

Trafikoa erregulatzeko araudia berrikuspen fasean dagoela azaldu du Gobernu Taldeak, eta babesekoak egiteko lurrak erosteko lurjabeekin hartu-emanetan 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!