Irisgarritasunaren legedira egokitu gura dituzte eraikin publikoak

Anboto 2008ko uzt. 9a, 09:59

Irisgarritasunaren legedia betetzeko bidean hainbat egokitze lan egin ditu Udalak herriko eraikin publikoetan. Anbulategiko sarrerako, Jubilatuen Egoitzako eta Ibarretxe kultur etxeko sarrerako ateak aldatu dituzte; kultur etxeko areto nagusiko atearekin eta bainuetakoekin ere berdin egin gura dute.

Udaletxean ere egin dituzte aldaketak; bulegoetara sartzeko ateak aldatu dituzte eta goiko bainugelak egokitu. Bulego teknikoko harrera-mahaia ere baxuago ipini dute. Guztira, 70.000 euro inbertitu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!