Oromiño eta Bakixako auzobideak konponduko dituzte urte amaierarako

Anboto 2008ko uzt. 9a, 14:08

Herriko auzobide publikoen konponketak amaituko ditu Udalak urte amaieran, Oromiño eta Bakixako bideekin amaitu ondoren. Abuztuan itxaroten dute konpontze lanok ematea, irailean hasi ahal izateko, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duen moduan. Biak hiru hileko epean amaituko lituzkete. Denera, 226.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute.

Bakixan, ermitatik sei-zazpi baserrik osatutako gunerainoko zatia konponduko dute, 410 bat metro (108.000 euro); Oromiñon, berriz, 310 bat metroko bide zatia konponduko dute. Azken auzo horretan, San Markon jarritakoak lako zortzi eguzki-farola jartzea ere aurreikusi dute, seinale bertikalak jarri eta bertako zubiaren baranda aldatzea ez eze (118.000 euro).

Zornotza da bide horren zati bat, eta udal biek ituna zehaztea adostu dutela azaldu du Totorikaguenak: “Auzobideen konponketekin amaituko dugu horrela. Oromiño aurretik, Bekoerrota dugu hor, baina, publikoan argitu beharrean gaude”.

Argiteria San Andresen ere

San Andresen eree sei eguzki-farolak jarriko ditu Udalak urte amaierarako, eta Orozketan ere aurreikusita daude. 15 egunean itxaroten dute Orozketako aparkaleku egitasmoa ere; 15 plaza eta zaborrontzien gunea, bestek beste.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!