Jai giroa izan dute nagusi joan zen asteburuan Amatza auzoan. Sanmartin jaiak aitzaki, tortilla txapelketa eta bertsolari eta trikitilariek girotutako herri afaria izan dute zapatuan. Domekan, San Martin egunez, trikitilarien kalejira eta meza nagusia amaituta, auzoko dantzariek agurra eskaini dute. Herri-bazkaria, umeentzako jokoak eta karta lehiaketa izan dituzte, azken traka

baino lehenago.