Bidegorria abiatuko dute, Santa Apoloniatik

Anboto 2008ko eka. 17a, 16:10

Bilbo-Donostia trenbidearen alboan, herritik lurpean pasatzen den tartean, bidegorria egokitzea onartu du udalbatzarrak. Trena uzten den unetik Orozketarako errepideraino joango litzake bidegorria.

Bilbo-Donostia trenbidearen alboan, herritik lurpean pasatzen den tartean, bidegorria egokitzea onartu du udalbatzarrak. Trena uzten den unetik Orozketarako errepideraino joango litzake bidegorria.

Udala Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunekin hartu-emanean jarri izan da metro biko zabalerako bidegorria egokitzeko aukerak aztertzeko eta, azaldu dutenez, proposamenarekin ados agertu dira.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu izan duenez, 400 metro inguru izango dituen bidegorria jartzeko lanak ETSk eroango ditu; ondorengo bidegorriaren mantenimentu eta mantentze-lanak, berriz, Udalak hartuko lituzke bere gain. “Inguru horretan oinezko asko ibiltzen da pasioan eta trenbidea lurperatzeko lanak amaituta inguru hori zegoenean utzi behar zutenez, bidegorriaren aukera proposatu jaken”.

Alkateak gogoratu du bidegorri hori Arandia eta Santa Apoloniako etorkizunera begirako bidegorriekin lotu daitekeela.

Santa Apoloniatik dator trenbidea lurperatuta Iurretan, eta lanon menpe dago bidegorri berria. “Udan itxaroten dute lurperatze-lanak amaitzea. Hori amaituta egokituko litzake bidegorria”, dio Totorikaguenak.

Bixente Kapanaga

Bestalde, behin betiko onartu du Bixente Kapanaga kaleko hirigintza lanetarako egitasmoa udalbatzarrak. Lanek 1,514 milioi euroko inbertsioa eskatuko dute eta albait arinen hasi gura dituzte

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!