Uraren gestio “eraginkorragoa” lortzeko ituna onartu dute

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:06

Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoarekin edateko ura banatzeko bigarren mailako sarea kudeatu, mantendu, ustiatu eta birjartzeko hitzarmena onartu du Udalak, uraren gestio “eraginkorragoa” lortzeko ekintza plana zehaztu guran.

Lehenengo mailako ur-hornidura sarea partzuergoaren esku dago eta, orain, 2. mailakoa be —ur depositotik txorrotetarainokoa— utziko da horren esku. 15 urteko luzapena daukan ituna uztailaren 1ean egongo da indarrean.

Ur-ihesak kontrolatzeko, sarearen mantenurako, esku-hartze arina lortzeko… “gaitasun arazoak” ditu Udalak, alkate Iñaki Totorikaguenak dioenez, partzuergoak baliabide teknikoak dituela nabarmenduz. “Deien kontrolgunea eta konponketa zerbitzua abiatuko dira, eta kalitate konpromisoak bete”. Elkarrekin 5-10 urte bitarteko birjarpeneko plana ere egingo dute. Udalak hartuko ditu gain inbertsioak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!