PSE-EE Udaltzaingoa lekuz aldatzearen kontra dago

Anboto 2008ko eka. 11a, 13:59

Bidebarrieta eta Askondo kaleen artean dagoen 215 metro koadro inguru dituen lokala — lehen Cannon enpresarena zena— erosi eta konpontzea berretsi du udalbatzarrak. Udaltzaingoa eta zerga-biltzailea lekualdatu gura dituztee bertora. Lokala erosteko 310.000 euro erabiliko ditu Udalak. EAJ eta PP izan dira alde; kontra, berriz, PSE-EE. EB-Berdeak ez zen udalbatzarrean izan.

Sozialisten ustean ez da “beharrezko gastu” bat: “Orain badaude hutsik dauden udal lokalak, eta, epe laburrean, gehiago izango dira”. Horren haritik, hutsik diren udal lokalen azterketa egitea proposatu dute.

Udaltzaingoa lekualdatu behar denik ere ez du uste PSE-EEko Mª Angeles Muñozek: “Herritarrek gutxien erabiltzen duten zerbitzuetako bat da. Agiriak lortzeko, tramiteetarako… datoz batez ere udaletxera herritarrak. Beraz, horrekin lotutako zerbitzu bat lekualdatu beharko litzake, ez Udaltzaingoa”. Herritarrek gehien erabilitako zerbitzuak zeintzuk diren jakiteko azterketa bat egitea proposatu dute, eta, gero erabaki zein zerbitzu lekualdatu.

Iñaki Totorikaguena alkateak nabarmendu duenez, herritar gehien bizi den eremu horretara gerturatu gura dituzte zerbitzu batzuk. Aldi berean, herrigunea “biziberritu”, hutsik dauden bertoko lokalak okupatuz. Horrekin lotuta dago baita Goiuria ikastola izan zen eraikinaren zaharberritzea ere. Laster eman gura dituzte lan horiek. Bertan herriko kultur eta kirol elkarteentzako lekua eskaini gura da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!