Horretara, batez ere eguerdian eta iluntzean elkargune horretan sortzen diren trafiko erretentzioei egin gura die aurre, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez.
Zirkulazioa “errazteko”
Goiuriko bideko elkargunera bueltatuz, gaur egun, semaforoek araututako bidegurutzea dago bertan, eta auto ilara handiak sortu ohi dira ordu batzuetan. Bai Goiurirako zirkulazioa bai N-634 errepidekoa “erraztu” gura dute biribilgunea eginda.
Herriko alkateak gogoratu duenez, 2007an eskatu zuten Foru Aldundiak bidegurutze hori aldatzea, eta Hirigintza Batzordeak aintzat hartu zuen, “segurtasuna hobetuko” delakoan. Alegazioa ere aurkeztu zuen Udalak biribilgunea apur bat mugitzea eskatuz; hala ere, Aldundiak ez dela posible erantzun zien. Oraingoan egitasmo

Ezker abertzaleak gogoratu du “aspaldiko” aldarria izan dela biribilgune hori. “Bidegurutzea egin zutenetik eskatu dugu. Poztekoa da biribilgune hori egitea”.
Biribilgunea berriko lanotaz Foru Aldundia arduratuko da.