Edurne Egiak jaso du Iurreta Saria

Anboto 2008ko eka. 2a, 10:53

Edurne Egia markinarrak jaso du, aurten, Iurretako Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak emandako Iurreta Saria. Zer edo zertan nabarmendu diren ikasle ohi edo enpresa laguntzaileei ematen die saria, besteren artean.

Edurne Egia markinarrak jaso du, aurten, Iurretako Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak emandako Iurreta Saria. Zer edo zertan nabarmendu diren ikasle ohi edo enpresa laguntzaileei ematen die saria, besteren artean.

Oraingo honetan, bereziki ikasle ohiek garatzen dituzten ekimen artistikoak goratu gura izan ditu institutuak. Ildo horretan, “bere jarduera profesionalaz gainera, musika arloan egiten diharduen lan bikainagatik” Edurne Egia “eredugarritzat” jo dute. Kantu ikasketak egiten dihardu Egiak Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioan.

Markinako Xemein abesbatzan hasi zen abesten Egia, eta orain lau urte kantu ikasketak egitea erabaki zuen, jakin eragin duten moduan. ETB eta Markinako udaletxean egindako lana bere zaletasunarekin “uztartzen” jakin du, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, eta “gaur egun grinatsu dihardu” musikan. Bartolome Ertzilla eta Bogorditsie abesbatzetako kidea da.

Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak jakin eragin duenez, goi-mailako kantu-ikasketak egitera Madrilera joatea da 30 urteko gazte honen helburua. Administrazio Kudeaketa erdi-mailako heziketa zikloa egin zuen Iurretan Edurne Egiak, eta sariarekin, bere musika ikasketekin aurrera egin dezan animatu gura du institutuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!