N-634 bidea lurperatzea eskatuko dute

Anboto 2008ko mai. 29a, 12:39

EAEko Bigarren Errepide Plangintzaren aurrerapenak N-634 errepidearen lurperatzea batu dezan eskatzea onartu du udalbatzarrak, aho batez. Hala ere, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, “ezin dugu horretan tematu; izan ere, zaila izan daiteke teknikoki hori aurrera eroatea, eta aukerarik onena zein den aztertu beharko dugu. Oraintxe da, baina, eskaera egiteko aukera, erantzukizunagatik”. Arazoa konpondu eta alternatibak aztertzea gura dute.

Errepide Planaren aukerak 2016ra bitartekoak dira, alkateak azaldu duen moduan, eta horren baitan “arazoa konpontzeko nahia” idatziz jarri gura du Udalak: “Herria zatitzen du N-634 errepideak eta hori herria antolatuko duen herri-errepidea bihurtzea gura dugu. Gune biak antolatuko dituen kalea; boulebar antzerakoa eta oinezkoentzat atseginagoa. Trafikoa izango du baina txikiagoa”.

A-8 autobideko lanen eraginez ere trafikoa txikituko delakoan daude. Hala ere, beheraino jaitsi ezin delako lurperatze samurra egiteak “egoera okertuko” lukeela uste du, “arazoa konpondu gabe”; alternatibak aztertzea gura dute.

Ezker Abertzaleak azaldu du aspaldi proposatu zutela hori lurperatzea: “Hala ere, ezinezkoa zela esan digute beti. Orain, plenoak hori eskatzea onartu izana albiste ona da. Sorpresa be bai”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!