Arabako Errioxako bederatzi upeltegik eskainitako ardaoa dastatzeko aukerari helduta, hainbat bisitari batu zituen asteburuan V. Okela eta Ardao Egunak. 
Askondon egokitu zituzten erakustokiak eta bertan prestatu zituzten 20 bildotsak burduntzi eran, gero pintxoak eskaintzeko. Upeltegiek goiz osoan zehar eskaini zituzten ekarritako ardaoak. Horrezaz gainera, ardaoa dastatzen ikasteko aukera ere eskaini zuen okela eta ardao azokak, hainbat lagun erakarriz.