
Durangoko Komisariara eraman zuten Abasolo, eta bertan egin du gaua.
Atxiloketa gertatu eta berehala manifestazioa egin zuten iurretako kaleetatik, eta gaurko ere manifestaziorako deialdia egiten dute, 20:00etan.
“Adolfo PNVren Ertaintzek egindako muntaia baten ondorioz epaitu eta zigortu zuten (HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurkako manifan izandako istiluen ondorioz), eta gaur berriro eta PNV eta bere Ertzainek dira herritik eraman dutenak”.
HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurka 1997ko otsailaren 15ean eginiko manifestazio batean izandako istiluen ondorioz atxilotu zuten Abasolo. Gertaera horiengatik bost lagun epaitu zituzten 2003. urtean Bizkaiko auzitegian. Abasalo, Pablo Ussia eta Joseba Velez kartzelaratzeko agindua eman zuen epaileak. 2006. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu eta aske geratu ziren Abasolo, Ussia eta Velez. Hiruak, ordea, berriz atxilotu dituzte aste honetan. Ussia asteartean eta Velez herenegun.