Herria ezagutzeko aukera luzatu die ikasleei

Anboto 2008ko mai. 7a, 18:59

Bibliotekaren bitartez Iurreta ezagutzera ematea eta Udal Liburutegiko herriko atalaren erabilera bultzatzea helburu hartuta, Iurreta ezagutu bisita gidatuak eratu ditu liburutegiak.

Bibliotekaren bitartez Iurreta ezagutzera ematea eta Udal Liburutegiko herriko atalaren erabilera bultzatzea helburu hartuta, Iurreta ezagutu bisita gidatuak eratu ditu liburutegiak.

Ikastetxeekin hitzartutako ekimena da hori, bertan bizi edo ikasten duten ikasleei herria ezagutzeko aukera eman eta ingurunearekiko interesa piztu guran; herriaren ikuspegi bateratua ere eskaini gura dute. Asteon izan duet lehenengo ibilbidea autobusez, eta datorren martitzenean oinez egingo duet. Herria “era desberdin baten” hobeto ezagutzeko aukera bideratu gura izan dute.

Herriko ohitura eta historia ezagutzeko aukera dute neska-mutikoek, hainbat eraikuntza aztertzekoa, auzuneak ezagutzekoa eta herriak izan duen bilakaeraz ohartzekoa ez eze. Herriko eta auzoetako gune eta txoko esanguratsuenak azaldu eta erakutsiko dizkiete, hainbat jarduera eginez.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartzen dute Atarte kultur kudeaketa lan taldearen laguntzarekin abiatutako ekimenean.

Besteak beste, Aita San Migel plazan, Bekola jauregian, udaletxean, elizan eta abadetxean jardun dute; eta, erreka eta kanalaren aztarnak ikusi dituzte gaztetxoenek. Nagusiagoek, Santa Apolonia, Arandia, Ertzillako garaia, Laixiar eta Santa Maña bisitatu dituzte, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!