A-8an pantaila akustikoen premia berretsiz

Anboto 2008ko mai. 1a, 14:31

Udalbatzarrak A-8 autobidean hirugarren erreiaren eraikitze lanak direla-eta aurkeztutako alegazio guztiak berretsi ditu, eraikitzeko proiektuari buruzko ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa onartu ez eze.

Udalbatzarrak A-8 autobidean hirugarren erreiaren eraikitze lanak direla-eta aurkeztutako alegazio guztiak berretsi ditu, eraikitzeko proiektuari buruzko ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa onartu ez eze.

Horien artean, egoitza-lurzoru berriak, paralelo dauden baserriak eta herri-eskola aintzat hartuz, A-8an pantaila akustikoak gehitzea eskatu dute, autobidearen inguruko “bizi-kalitatea ez kaltetzeko”. Horretan ahalegin berezia egin gura izan du Udalak azken alegazio horien bitartez, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenaren arabera.

Olaburuko oinezkoentzako pasabidea ordeztea eta Iberdrolaren azpiestazioaren eta lanbide heziketa zentroaren artean, Txonpolo inguruan aurreikusitako errepiderako nahikoa zabalera mantentzea ere eskatu dute. Elizosteko plan partzialaren eta horren eta Goiuria auzorako errepidearen arteko bide-loturaren garapen egokia lortzeko alegazioa ere aurkeztu dute, eta, Garaizarren ordeztuko duten zubian metro biko espaloiak egokitzeko eskatu. Eskaera honek guztiak eraikitzeko egitasmoari egin dizkio Udalak.

Bide-plan berezian dago hori oinarrituta. Plan horri ere aurkeztu izan dizkie alegazioak: izapidetuta dauden hirigintza lanei ez eragitea eskatu dute; Larrakozelaiko Kirol, Kultura eta Hezkuntza Plan Bereziari eta Elizosteko etxebizitzetarako lur urbanizagarriei.

Bestalde, udalbatzarrak Bixente Kapanaga kalea berriztatzeko lanei aurre egiteko 600.000 euroko aurrekontu aldarazpena onartu du. Guztira, 1,5 milioi inguruko inbertsioa egin beharko du Udalak uda inguruan hasi gura dituen lanotan. Egitasmoaren hasierako onarpena dago eginda eta orain erakusketa publikoa dago zabalik.

Jai giroa Goiurian


Santi Kurutz jaiak izango dituzte Goiuria auzoan, asteburuan. Zapatuan, maiatzaren 3an, dute Santi Kurutz Eguna eta, 12:00etan meza nagusia izango dute auzokoek. Domekan, berriz, 11:30ean izango da meza. Ondoren, Iurretako Mikel Deuna dantza taldekoek eskainiko dute saioa. Arratsalderako, bestalde, asto probak antolatu dituzte. Saioa, 18:30ean hasiko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!